itzulketa

Gure helburua eroslea egindako erosketarekin %100 kontent izatea da. Edozein arrazoi dela medio burututako eskariarekin kontent ez bazara gelditzen, hau bueltatzeko aukera duzu eskaria jaso eta 14 egunetako epean. Eskariaren edota bertako produkturen baten itzulketa burutu ahal izateko, mezu bat bidali benat.iraola@gmail.com helbidera, eskariaren zenbakia, itzuli beharreko produktuak eta itzulketaren arrazoiak zehaztuz. Zatzaizkit-ek ez ditu itzulketa burutzeko sortutako gastuak bere gain hartzen.

 

Erosleak itzulketa eskubidea izango du itzulitako produktuak baldintza onean aurkitzen diren bitartean eta ez da onartuko garbitutako edota hondatutako produkturik. Itzulketa ezin bada onartu, ahalik eta azkarren zurekin harremanetan jarriko gara posta elektroniko baten bitartez. Burututako eskaria jaso eta bertan eskatu ez duzun produktu bat dagoela konturatuz gero, ahalik eta azkarren mezu bat bidali benat.iraola@gmail.com helbidera, sortutako eragozpenak ahalik eta azkarren argitu ahal izateko. 14 egunetako itzulketa epea igaro eta itzulketa bat burutu nahi izanez gero, mezu bat bidali benat.iraola@gmail.com helbidera, zure egoera eta arrazoia azalduz.

 

Produkturen bat hondatuta edota egoera txarrean jasoz gero, egoera bakoitza aztertu eta honen gain Zatzaizkit egingo da. Eskariaren entrega burutu eta bi urteko epean sortutako arazoen gaineko erantzuna burutuko da.

Produktuak jaso eta guztia ondo dagoela ziurtatu ondoren, ordaindutako diru kopurua (bidalketa gastuei dagokion kantitatea ez da itzuliko) bueltan itzuliko da erosketa egiteko erabilitako metodo berdinaren bidez.

LogoZatzaizkit-07.png

Copyright © 2019 Zatzaizkit