2017 ko azaroa. Diseinu ikasketa ezberdinak (produktu eta zerbitzu diseinua, diseinu bisuala...) amaitu ondoren munduko txoko ezberdinetan (Arrasate, Torino, Madrid...), geldirik egon ezin duen gazte bat naiz. Eta Zatzaizkit izeneko proiektu honetan nabil lanean. Hernialdekoa naiz, eta nire izena, Beñat.

21 urterekin, italiako Torino hirira joateko aukera suertatu zitzaidan, eta bi aldiz pentsatu gabe, bertara salto egin nuen. Bertan egin nuen urtebetean, diseinu bisualari dagozkion ikasketak egin nituen eta erabat maitemindu nintzen honetaz. Aurretik Produktuen Diseinuarekin loturiko ikasketak burutzen ari nintzen Mondragon Unibertsitatean, eta kanpoan eginiko egonaldiak begiak iriki zizkidan diseinuaren inguruan nuen ikuspuntua kontutan hartuz.

Etxera bueltatzeko momentua iritsi zen, eta berriz ere, Arrasatera jo nuen Produktu eta Zerbituen Diseinu Estrategikoa izeneko master bat burutzera. Master hau burutzen ari nintzen bitartean, Madrilera salto egiteko aukera izan nuen masterreko praktikak bertan burutu ahal izateko. Hain zuzen ere, Telefonican.

​Eta horrela, 2017ko ekaina iritsi zen. Iada pare bat urte baziren bñt izen artistikoarekin diseinu bisual arloan nire kreatibitateari egurra ematen ari nintzela, nire kontura. Italiako egonaldia amaitu ondoren hasi, eta ordundik ez naizela gelditu esan daiteke.​Nire gurasoei eskerrak eman beharra dizkiet momentu honetan, izan ere, proiektu honen hasiera puntua nire izena bera izan da. BEÑAT. Kanpoan egin ditudan egonaldi desberdinak erakutsi didate kontzeptu bat ulertzeko, munduan bizi den pertsona bezain beste modu direla. Kasu honetan, nire izena izan da hizpide kanpoan izandako denboralditxoetan. Bai Torinon zein Madriden, nire izenak buruhauste dexente eman zizkien nire inguruko pertsonei eta ia gehienek, izena esateko modu bat egin zuten bere, hala nola, PREÑAT, BEÑAK, VENAL... Preñat aipatzen dut, izan ere, honela deitzen zidan lagunak zera esaten baitzidan: Para mí, siempre vas a ser Preñat. Yo te conocí así y solo yo te llamo así y para mi es especial.​

Kontzeptu ‘abstrakto’ bat ulertzeko munduko persona bezain beste modu direla ulertu nuen urte horietan guztietan zehar, eta gainera, kontzeptu bat gure egiteak duen xarma, ere. Kontzeptua gure egiten dugu eta nolabaiteko erlazioa sortzen da kontzeptuarekin.​

Aurreko lerroetan kontaturiko historia proiektu bihurtu da. Zatzaizkit izenekoa. Eta proiektu honen kasuan, kontzeptuak, sorturiko DISEINUAK dira. Hauek, erropa, lamina eta bestelakoetan irudikatuz.​

Aipamen berezia, Berri Txarrak taldeari, talde honen hitzak beti izan dira erreferentzia bidai honetan ;)

BEÑAT

LogoZatzaizkit-07.png

Copyright © 2019 Zatzaizkit